1. PRIBATUTASUN-POLITIKA
Propio prestatutako edozein bitartekoren bidez webgune honetan ematen dizkiguzun datu pertsonalak pribatutasun-politika honen arabera tratatuko dira.
1.1.-ARDURADUNAREN IDENTITATEA
Arduraduna: NAVARRA IMPULSA CULTURA, DEPORTE Y OCIO S.L.
Posta-helbidea: Baluarte plaza z.g. PK: 31002 Iruña (Nafarroa)
I.F.Z.: B31931959
Telefonoa: 948 066 066
E-posta: protecciondedatos@nicdo.es
1.2.- DATUEN TRATAMENDUA
Pribatutasun-politika honek jasotzen dituen datu-tratamenduei buruzko informazioa emango dizugu jarraian, eta hala Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (aurrerantzean, DBEO) lege-oinarria nola datuak gordetzeko epe zehatza adieraziko dizkizugu (hari gehitu beharko zaio lege-betebeharrak betetzeko eta datuak bildu ziren xedea betetzeko Arduradunari sor dakizkiokeen erantzukizunei erantzuteko behar den denbora). Noizbait zure datuak tratatzeko baimena eskatzen badizute, zure baimena behar duen xede baterako, baimena ez emateak (edo ondoren kentzea) ez du inolako ondoriorik izango zuretzat.
ZUREKIKO GURE HARREMANARI BURUZKOAK
Tratamenduak eta xedeak
Epea: Zure eskaera eta/edo erreklamazioa artatu eta kudeatzeko behar adinako denboran
Erregistratutako erabiltzaileen kudeaketa (App): Zure datuak erabiliko ditugu zure erregistroa tramitatzeko, bezero gisako harremana kontrolatzeko eta kudeatzeko, gurekiko interakzioa kudeatzeko eta zure sarrera-eskaerak tramitatzeko.
Harremanaren kudeaketa administratiborako ere erabiliko ditugu zure datuak, besteak beste, gorabeherei erantzutea, kontsultak, itzulketak eta eskaeren kobrantza kudeatzea.
Epea: Kontratuzko harremana indarrean dagoen bitartean eta arduraduna tratamendurako legitimatuta dagoen bitartean.
Epea: Baimena kentzen ez duzun bitartean eta tratamenduari aurka egiten ez diozun bitartean.
Epea. Kontratuzko harremana indarrean dagoen bitartean eta arduraduna tratamendurako legitimatuta dagoen bitartean.
ARAUDIA BETETZEARI LOTUTAKOAK
Tratamenduak
Epea: Arduradunari jakinarazi zaion eskubideen gauzatzea arftatzeko beharrezkoa den bitartean.
Epea: Arduradunaren lege-betebeharrak betetzeko beharrezkoa den bitartean.
COOKIEAK
Webgune honetara bisita egitean cookieak jasotzea onartu baduzu, webgunearen cookie-politika aplikatuko zaizu. Esteka honen bidez kontsulta dezakezu
1.3.- ZURI BURUZ JASO DITZAKEGUN DATUEN MOTAK
Gure webgunean propio jarritako harreman-bide ezberdinen bidez, identifikazio- eta kontaktu-datuak jasoko dira, hala nola izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa, etab.Formularioen kasuan, eskatutako datu guztiak ematea beharrezkoa ez bada, izartxo batekin identifikatuko dira nahitaez bete beharreko eremuak, eta gainerakoak guztiz borondatezkoak izango dira. Azkenik, cookie-lehentasunen, orrialdera sartzean zure gailuak duen konfigurazioaren edo bidaltzen dizkizugun komunikazioen arabera, gure webgunean egiten duzun nabigazioa erregistra genezake, zure portaerari eta interesei buruzko informazioa lortzeko, eta, halaber, merkataritza-komunikazioak ireki diren jakin genezake.
1.4.- HARTZAILEAK. NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK.
Hona hemen zer egoeratan izan daiteke beharrezkoa zure datuak hirugarrenei jakinaraztea:
Google-k (Google Ireland Limited) emandako “Google Analytics” izeneko web-analitikako zerbitzua: hornitzailearen termino eta baldintzak kontuan hartuta, EBko espazio ekonomikotik kanpoko nazioarteko datu-transferentziak inplikatzen ditu, eta hornitzailearen adierazpena kontuan hartuta, Europar Batzordeak ezarritako Kontratu Klausula Tipoen bidez aplikatzen den lege-esparrua betetzen dute.
Aurreko paragrafoetan adierazitako kasuetan izan ezik, zure datuak ez zaizkio hirugarren bati jakinaraziko edo transferituko aldez aurretik zure berariazko baimena izan gabe, lege-betebeharrik izan ezean. Nolanahi ere, araudi jakin batek jakinarazpen eta/edo datu-transferentzia jakin batzuk hirugarrenei jakinarazi beharra ezar dezake, edo Administrazio Publikoekiko, Fiskaltzarekiko, epaile eta auzitegiekiko eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekiko betebeharrei erantzun beharra.
1.5.- ESKUBIDEAK.
Tratamendurako bildutako izaera pertsonaleko datuei dagokienez, sarbide-, zuzenketa-, ezeztatze- eta eramangarritasun-eskubideak gauza ditzakezu. Halaber, baldintza jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko edo hari aurka egiteko eskatzeko eskubidea izango duzu, eta, kasu horretan, arduradunak bertan behera utziko du datuen tratamendua eta soilik arau batek agintzen badu edo gerta litezkeen ekintzak preskribatu arte gordeko ditu. Edozein kontsulta egiteko edo zure eskubideak gauzatzeko, guregana jo dezakezu datuak babesteko politika honen goiburuan adierazitako harremanetarako bideetako edozein erabiliz, aplikatu beharreko araudian xedatutakoarekin bat.
Azkenik, kontrol-agintaritzarengana ere jo ahal izango duzu erreklamazioa jartzeko egokitzat jotzen duzunean (adibidez, zure ohiko bizilekua edo lantokia duzun herrialdean edo ustezko arau-haustea gertatu dela uste duzun herrialdean). Dagozkion ondorioetarako, aditzera ematen dizugu Espainian Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa dela Kontrol Agintaritza, eta entitateak propio dituen formularioen bidez gauzatu ditzakezula eskubideak; formularioak haren egoitza elektronikoan daude eskuragarri. Aipatutako eskubideei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen edo bisitatu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak egindako infografia.
2. LEGE-OHARRA
2,1. TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK.
Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatzen duenarekin bat, jakinarazten dizugu webgune honen titularra NAVARRA IMPULSA CULTURA, DEPORTE Y OCIO S.L. merkataritza-konpainia dela. Konpainiaren helbidea Iruñeko (Nafarroa) Baluarte plaza z.g., 31002 da, B31931959 IFZ du eta Espainiako Merkataritza Erregistroan inskribatua dago: 1.356 liburukia, 212 folioa, NA-26.983 orria.
2.2. KONTAKTUA.
Edozein kudeaketatarako, 948 066 066 telefonoaren bidez jar zaitezke harremanetan NAVARRA IMPULSA CULTURA, DEPORTE Y OCIO S.L.-rekin, edo protecciondedatos@nicdo.es helbide elektronikoaren bidez.